Argitaratze prozesua
Jatorrizko lana jaso ondoren, Erredakzio Kontseiluak aztertuko du, onartu edo baztertu erabakitzeko. Aldizkariak ezarritako arauetara egokitu ez bada, atzera bota dezake Erredakzio Kontseiluak. Hala gertatuz gero, lana egileari itzuliko zaio moldaketak egin ditzan. Edozein kasutan, behin jatorrizkoa jasota, egileak astebeteko epean erabakiaren jakinarazpena jasoko du.
Ikerketa-artikuluak argitaratzeko, Eganek binakako ebaluazio itsuaren sistema (peer review) erabiltzen du, zehazten den prozedura jarraituz.
Artikulua ebaluatzeko onartzen bada, kanpoko bi adituri bidaliko zaie azter dezaten. Haiek hilabete izango dute artikulua onartu, baldintzapean onartu edo baztertu erabakitzeko. Adituen iruzkin eta iradokizunak egileari itzuliko zaizkio eta hamabost eguneko epea izango du testu zuzendua bidaltzeko.
Aldizkariak une oro bermatuko ditu ebaluazio prozesuaren konfidentzialtasuna, ebaluatzaileen eta egileen anonimotasuna, ebaluatutako edukia eta ebaluatzaileen txostenak. Era berean, edozein egilek aldizkariko Erredakzio Kontseiluari helarazten dizkion azalpenen edo kexen konfidentzialtasuna gordeko da.
Argitaratu aurretik, egileak lanaren testu maketatua jasoko du eta astebeteko epea izango du egon daitezkeen akatsen berri eman dezan. Egileak zuzenketak bidali ezean, testua ontzat eman duela ulertuko da, edo aldizkariko arduradunak egingo ditu zuzenketak, horien gainean inolako erantzukizunik izan gabe.
Argitalpenaren ondotik, egileei aldizkariaren ale bana eta haren PDFa ere emango zaizkie.