Argitaratua 2026-07-09
Gako-hitzak
- bertsolaritza; inprobisazioa; ahozkotasuna; euskara; kultur etenak.
How to Cite

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Laburpena
Artikulu honek bertsogintzaren historiaren berrirakurketa proposatzen du,
haren eten komunikatibo-funtzional nagusiak ardatz hartuta. Horretarako, bertsogintzaren
beraren inprobisazio-gramatika espezifikoa hartzen da abiapuntutzat,
alegia, bertsotan inprobisatzeko baliatzen diren kode inplizituen multzoa. Ikuspegi
horretatik defendatzen da bertsogintza ez dela modu progresiboan garatu, eta
historian zehar haren enuntziazio eta harrera-baldintzei eragiten dieten etenak
antzeman daitezkeela. Zazpi zerrendatzen dira guztira: kutsu lirikoko aurre-forma
tradizionaletatik forma dialektikoetarako jauzia; ‘modernitatearen zauria’; bertsoaren
praktika soziala pixkanaka kultur praktika homologatu bilakatzea; alfabetizazioa
ahozko tradizioan sartzea; landa-munduko kosmobisiotik kultura garaikiderako
trantsizioa; eta bertsolari klasikoaren ahots tinkoaz bestelako ahots zaurgarrien
agerpena. Azkenik, inprobisazio-modu monologikoa egonkortzen da, eta haren
eskutik berrikuntza estetiko nabarmenak iristen dira, hala nola Ganbarako ariketako
bertso-molderik narratiboenak auditorioa inpaktatzeko garatu duen gero eta
modu sofistikatuagoa. Elkarren segidan irakurrita, eten horiek bertsogintza praktika
bizi gisara irudikatzen dute, jarraiduraren eta eraldaketaren arteko tentsioak
etengabe moldatua, eta agerian uzten dute bertsolari izatearen esanahia nola aldatu
den historian zehar.