Libk. 79 Zk. 1-2 (2026): EGAN
ARTIKULUAK

Georges Brassensi kantari: Xabier Lete eta Anje Duhalde parez pare

Argitaratua 2026-07-09

Gako-hitzak

  • Brassens; Lete; Duhalde; kantagarritasuna; ahozkotasuna.

How to Cite

[1]
Gurrutxaga Luengo, O. 2026. Georges Brassensi kantari: Xabier Lete eta Anje Duhalde parez pare. EGAN. 79, 1-2 (uzt. 2026), 51–90.

Laburpena

Georges Brassens kantariaren Je me suis fait tout petit kanta eta kantaren euskarazko
itzulpenen analisia da lan hau. Horretarako, Xabier Leteren Panpinaren begirada
eta Anje Duhalderen Ttiki-ttikia bertsioak alderatu dira. Artikuluaren helburua
ez da itzulpenaren konparaketa egitea, kanturako itzulpenak diren heinean,
itzulpenetako bakoitzean kantuetan ohikoak diren ezaugarriak zerrendatzea baizik.
Ahozkotasuna eta kantagarritasuna dira atal metodologikoaren oinarri eta kantak
ikuspuntu horretatik lantzeko metodologia proposatu da lanean. Bestalde, eta
kantagarritasunarekin erabat lotuta, erritmo aldaketak aztertzen ditu lanak, silaben
kontaketa eta musika tempoen indarra alderatuz, eta analisiaren zati handi
bat hartuko du horrek. Gainera, jatorrizko kanta Brassensena denez, kantariaren
ezaugarri nagusiak bildu ditugu, han eta hemen jasotakoak, baina analisian zeresana
dutela iruditu zaizkigunak. Leteren eta Duhalderen itzulpen joerei buruz ere
hausnartu dugu, eta Brassens itzultzeak haiengan utzitako arrastoaz ere bai.