ARTIKULUAK
Argitaratua 2022-02-01
Gako-hitzak
- emakume bertsolariak, irakaskuntza metodologiak, lidergo dia- logikoa, eredu patriarkala, ikuspegi feminista.
How to Cite
Fernández Rodríguez, V., Alvarez Uria, A., & Vizcarra Morales, M. T. (2022). Poto berriro ez egiteko. Bertso-eskoletako emakume bertsolari-irakasleen ekarpen metodologikoa. GAN, 74(3-4). erreskuratua -(e)tik /ojs/index.php/egan/article/view/4682
Laburpena
- Artikuluaren helburu nagusia bertso-eskoletan irakasle diren emakume
bertsolariek eskolak ematean erabiltzen dituzten metodologiak, irakasteko mo-
duak eta baliabideak nolakoak diren ezagutzea da, eta horrekin eredu tradizio-
nal-patriarkaletik berritzaile-feministara pasa direla frogatu eta haien
kontzientzia feministak horretan eragina izan duen egiaztatu nahi da. Horreta-
rako, 10 emakume bertsolari elkarrizketatu dira eta 2 emakume bertsolari-ira-
kasleren jarduna behatu da haien eskoletan. Eskuratutako emaitzen arabera on-
doriozta daiteke irakasle hauen metodologiek, irakaste estiloek eta baliabideek
gaurkotze prozesu bat bizi izan dutela. Alde batetik, globalizazioak ezagutzak
transmititzeko moduan aldaketak ekarri ditu. Bestetik, Bertsozale elkartearen
materialetan aurreko mendean pedagogo batzuek proposaturiko teoria be-
rritzaile eta kritikoek lekua dute. Bukatzeko, lidergo dialogikoa sustatzen da eta
guztien ahotsak kontuan hartzen dira. Horrekin batera, oso lotuta dago
kontzientzia feministak berarekin dakarren pedagogia feminista. Izan ere, egun-
go emakume bertsolari-irakasleek lanean dihardute ikasle kritikoak izan dai-
tezen, eredu hegemoniko patriarkalak inposatutako praktika diskriminatzaileak
erreproduzitu edo jasan ez ditzaten bertsozale eta pertsona bezala.