Libk. 76 Zk. 1-2 (2023): EGAN
ATALAK

Gorputzaren idazketak euskal gay poesian

Argitaratua 2023-07-27

Gako-hitzak

  • poesia; gorputza; Rikardo Arregi Diaz de Heredia; Angel Erro; Juanjo Olasagarre.

How to Cite

Albisua Ortiz, A. (2023). Gorputzaren idazketak euskal gay poesian. GAN, 76(1-2). erreskuratua -(e)tik http://www.rsbap.org/index.php/egan/article/view/5151

Laburpena

Artikulu honetan euskaraz idatziriko gay poesiaren baitan gorputzaren gai-
neko idazketek izan dituzten irudikapenak aztertzen dira. Helburu horrekin,
gorputzaren egungo kontzeptualizazioan gailendu diren diskurtso nagusietatik
abiatuta adiera kristaua, postmodernoa eta queerra gorputzak bereganatzen
dituen esanahiak ikertuko dira Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Juanjo Olasagarre
eta Angel Erro idazleen poemek osatutako corpusean. Bereziki jorratuko den
ildoa izango da nola euskal gay poesiak gorputz-idazketak baliatzen dituen gor-
puztasunaren irudikapen tradizionalari aurre egiteko bitarteko gisa, modu ho-
rretan, gorputza ikusteko, pentsatzeko eta poetizatzeko bestelako moduak eskai-
niz. Horrenbestez, gorputzaren gaineko idazketa poetikoek azaleratuko dute
gorputzaren kontzeptualizazioa gizartean nagusi diren diskurtsoen menpe da-
goela. Baina, bereziki, corpuseko poemetan gorputza erresistentzia poetiko-poli-
tikorako gune bihurtzen dela hautematen da; desira, plazera, espazioa eta, are,
gorputza bera aldarrikatzeko enuntziazio-leku bat, hain zuzen.